Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oikiako festak direla-eta autobus zerbitzu berezia eskainiko da larunbatean

Oikiako festak direla-eta autobus zerbitzu berezia eskainiko da larunbatean

2010/08/25

Zumaiara itzultzeko zerbitzu berezia izango da 22:30ean eta 4:00retan.

 

Datorren larunbatean, hilak 28, Oikiako festak direla-eta autobus zerbitzu berezia izango da. Ohiko zerbitzuaz gain, gauez ere zerbitzua eskainiko da. Zumaiatik, Patxita Etxezarretako autobus geltokitik irtengo dute autobusek 18:00etan eta 22:00etan.

Oikiatik Zumaiarako, berriz, ohiko autobusez gain, 22:30ean eta 4:00retan izango dira. Azken autobus horretan bueltatu nahi duen jende kopurua autobusean kabitzen direnak baino handiagoa bada, beste buelta bat egingo du autobusak.

Kontsultatu hemen Auzobusaren ohiko ordutegia.

 

Dokumentuaren akzioak
Oikiako festak direla-eta autobus zerbitzu berezia eskainiko da larunbatean

Argazkian, Oikia eta Zumaia lotzen dituen Auzobusaren ohiko zerbitzua.