Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostegunetik aurrera ordutegi berezia izango du helduen liburutegiak

Ostegunetik aurrera ordutegi berezia izango du helduen liburutegiak

2010/09/07

Irailaren 9tik 17a bitartean, 9:30etik 20:00etara jarraian egongo da zabalik.

Iraileko azterketak direla-eta, Zumaiako helduen liburutegiak ordutegi berezia izango du iraileko bi astetan. Horrela, irailaren 9tik 17a arte (biak barne), 9:30etik 20:00etara jarraian egongo da zabalik. Larunbatean ohiko ordutegian zabalduko dute, 9:30etik 13:30era.

Arritokieta egunean itxita

Bihar, irailak 8, Arritokieta Eguna ospatuko da Zumaian eta hori dela eta, Foronda Kultur Etxea itxita egongo da. Udaletxea ere itxita izango da biharko egunez.

 

Dokumentuaren akzioak
Ostegunetik aurrera ordutegi berezia izango du helduen liburutegiak

Foronda Kultur Etxean dago helduen liburutegia.