Hemen zaude: Hasiera Turismoa Zer ikusi Artea Arritokietako Andre Maria

Arritokietako Andre Maria

 

Arritokietako ermita

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ermita hau Zumaiako zaindaria den Amabirjina babesteko eraiki zen. Ermitan XVI. mendeko Amabirjinaren eskultura ikus daiteke, XVII. mendeko erretaularen barruan jarrita. Erretaularen behealdea XVI. mendeko triptiko batek osatzen du, hispano flamenko estilokoa. Bertan, Pietatea azaltzen da erdian, eta alboetan, berriz, San Frantzisko (hala dirudi) eta San Joan Bataiatzailea.


Arritokietako Andre Maria

Bi oholez osatutako pintura ere kontserbatzen da erretaula honetan: XVI. mendekoa da, Flandesko estiloaren eragin nabarmena du, eta, bertan, Santa Katalina eta Santa Barbara irudikatzen dira. Alboetan, Loiolako San Inazioren koadroa, Lekuonak 1874an pintatutakoa, eta Borjako San Frantziskorena, J.J. Etxanizek 1889an eginikoa ikus daitezke.

 

Dokumentuaren akzioak