Artadiko San Migel
XVIII. mendeko eliza txiki honek aldaketa asko izan zituen XIX. edo XX. mendean. Hala ere, San Migel gurtuz egindako elizak Gipuzkoako zaharrenetakoak direla dirudi. Barruko artelanak ere ez dira aipagarriak, erretaula barrokoa eta Beobide eskultore zumaiarrak gaztetan arbastu zuen Errosarioko Amabirjina izan ezik.

