Hemen zaude: Hasiera Turismoa Zer ikusi Hondartzak

Hondartzak

Zumaiako hondartzak eta itsaslabarrak


Zumaiako itsaslabarra

Zumaiako Itzurun hondartzatik Debaraino,formazio geologiko ikusgarria ditugu: geruza bertikalak itsasoaren gainean, paisaia magiko eta paregabeak. Mareak labarren behealdetik atzera egiten duenean, urradura plataforma handia geratzen da agerian, itsasoaren etengabeko higaduraren lekuko, eta bizitza modu ugariren jagole.

Aurreko bi hondartzak baino ezezagunagoa den arren, flysch horietan bertan, baina gordeago eta atzerago, Algorri edo Aitzgorri izeneko hondartza dugu. Hondar gutxi eta haitz ugariko txokoa da, eta urez estaltzen da marea igotzen den bakoitzean. Hura ikusteko besterik ez bada ere, merezi du bertaraino joatea; batik bat, udan, eguzkia Matxitxakoren aurretik itsasoan ezkutatzen denean.

Itsaslabarra

Zumaiako flyscha, San Telmo ermitatik ikusita.

 

Itzurun hondartza

Kantauri itsasora zabaltzen da Itzurun hondartza, nabigatzaileen zaindari den San Telmori gurtzen dion ermitaren gerizpean. Geruza bertikal ikusgarriak ditu inguruan eta Bandera Urdina ikus datiteke haren sarreran. Hondartza honetako hondar ilunetatik kostaldearen ikuspegi zabala dugu, Bizkaiko kostatik hasi eta Matxitxakoraino. Diotenez, Itzurungo hondarra eta ura oso onak dira osasunerako, iodo asko baitute. 

 Itzurun hondartza udan

Itzurun hondartza.

 

Santixoko hondartza

Urola ibaia itsasoratzen den lekuan dugu Santixoko hareatza; historia luzekoa dugu, eta olagizonen ohiartzunez inguratua suma dezakegu. Ezinbesteko atsedenlekua izan zen Donejakue bidearen kostaldeko adarrean.

Egun, hareatza handiak eta ur lasaiak eskaintzen dizkigu Santixok. Hondarrak itsasoari lekua jaten dion neurrian, dunak ugaritu egin dira, eta 50 espezie baino gehiagoren bizileku den ekosistema osatzen dute.

 

Dokumentuaren akzioak