Hemen zaude: Hasiera Turismoa Zer ikusi Ingurune naturala Artadiko artadia

Artadiko artadia

Artadi, Beduatik ikusita

Artadi, Beduatik ikusita

Artadiko muinoak, toponimiaren eta paisaiaren arteko erlazio estua nabarmentzen du, eta Kantauriko arteez osatutako baso hertsi eta jarraitua da haren ezaugarri nagusia. Artadia Urola ibaiaren eskuineko ertza mugatzen duen malda gogorreko magaletan dago, eta 20 hektarea ditu. Kokapenak eta gizakien esku-hartze txikiak ekologia eta paisaia kalitate handiko artadia sortu dute.

Flora eta fauna

 Garangorria, gurpitzaren fruitua

Garangorria, gurpitzaren fruitua

Landaredia kareharriaren gainean hazitako artadi kantauriarraren adibide garbia da. Bertako ekosistema antzinako klima epel eta lehorraren adierazgarri da. Arteekin batera gurbitz, arbustu arrunt, txorbeltz, mahats gordin eta haritzak ditugu. Endalaharra ere ugaria da oso, eta haren arantzazko zurtoinek artadi barnean erosotasunez ibiltzea eragozten dute. Finean, artadia landaredi atlantiar eta mediterraniarraren bitartekoa da, Gipuzkoan ekosistema honek duen ekialdeko muga.

Azeria Vulpes vulpes

Azeria, Vulpes vulpes

Artadiaren azalera txikiaren ondorioz, ez dago hegazti komunitate egonkorrik, nahiz eta, txori espezie batzuk egon, badauden. Dena den paduran denboraldi bat pasatzen duten zenbait hegaztik artadiko zuhaitzak pausagune moduan erabiltzen dituzte.

Artadian habia egiten duten txorien artean, honako espezie hauek aurki ditzakegu: hontza, buztanikara zuria, tuntun arrunta, buztangorri iluna, birigarroa, baso txinboa, txio arrunta, kaskabeltz handia, amilotx urdina, gerri-txori arrunta, txonta arrunta, txirriskila arrunta eta txoka arrunta. Habia egiteko garaia ez denean, artadian aurki daitekeen hegazti-fauna urtaro bakoitzarekin aldatzen da.

Endalahar Smilax aspera

Endalahar, Smilax aspera

Baso hertsi honetan, badira eroso moldatzen diren ugaztunak ere, nahiz eta horiek ikustea oso zaila izan. Artadian barrena dabilenak inoiz, zorioneko egun batean, eta zorte pixka bat izanez gero, erbinudea edota azeria ikus ditzake.



Kaskabeltza

Kaskabeltza

 

Kaskabeltza

Kaskabeltza

 

Enara arruntak

Enara arruntak

 

Birigarroen habia

Birigarroen habia

Dokumentuaren akzioak