Hemen zaude: Hasiera Turismoa Zer ikusi Museoak

Museoak

Algorri Naturaren Ezagutza Etxea

 

Juan Belmonte, 21

Tel.: 943 14 31 00

Faxa: 943 86 03 49

E-posta:algorri@zumaia.net

http://www.algorri.eu

Algorri Ezagutza Etxea

 

Izenak berak dioen bezala, Zumaiako natura ezagutzeko eta ulertzeko aukera ematen duen museoa da. Bertan, kostako herri polit honetan agertzen diren ekosistema desberdinei buruzko erakusketa dago; hala nola, Urola ibaiaren itsasadarra, Beduako uharte eta padura multzoa, Santiagoko dunak eta San Migueleko artadia. Hauetaz gain, ordea, Zumaia eta Deba bitarteko marearteko zabalgune ikusgarriak (Babestutako Biotopo izendatu dutena) eta noski, Zumaiako itsaslabar zoragarriek, mundu mailan altxor geologikotzat dauzkatenak, ere badute beraien txokoa.

Zentro honek bi solairu ditu: goian, erakusketa esparru zabala dago; eta behean, bai ikus-entzunezkoen proiekzioetarako zein hitzaldietarako gela, artxibo eta dokumentazio gela bat eta ikastetxeekin egiten diren tailerrentzako gela propioa.

Bestalde, bisita gidatuak bai zentroan zein natur gunean bertan eskaintzen ditu. Gainera, interesa duten taldeek aurrez bisita gidatua ere antola dezakete, bakoitzaren nahien arabera egokitua.

ORDUTEGIA:

http://www.algorri.eu/euskara/ubicacion.html

 

Hemengo hauek ohiko irekiera ordutegiak dira. Taldeentzat irekiera ordutik kanpo ere antolatzen dira bisitak, aurrez hitzartuz gero.

  • Sarrera: 2 € pertsonako.
  • 15 pertsona baino gehiagoko taldean joanez gero, jubilatuak, 18 urtetik beherakoak edo zumaiarrentzat: 1€ pertsonako.
  • 6 urtetik beheragoko haurrentzako doan.

 

Ignacio Zuloaga pintorearen museoa

Santiago Etxea (Santiago hondartzaren ondoan)
Tel.: 943 86 23 41 / 943 14 33 96
E-posta: museozumaia@ignaciozuloaga.com

http://www.ignaciozuloaga.com

Zuloaga, autoerretratua

Ignacio Zuloagaren estudioa eta bilduma berezia. Berak egindako margolanez gain, beretzat erosi zituen balio handiko artelanak ikus daitezke: El Greco, Goya, Zurbarán edo Rodín-en lanak, hain zuzen.

Ordutegia: 

        2010/04/01 - 2010/09/30

    Asteazkenetik larunbatera: 16:00-20:00

    Igandeetan: 11:00-14:00

Taldeentzat urte guztian zehar irekita egongo da, aurrez ordua hartuta.

Prezioa:

  • Arrunta: 6 €
  • 16 urtetik beherakoak: 3 €
  • 5 urtetik beherakoak: dohain

  

Julio Beobide Eskultorearen Museoa

Julio Beobide ibiltokia, z/g
Tel.: 645706212

Julio Beobide eskultorearen estudioa eta bilduma. Museoa itxita dago. Aldez aurretik hitzordua eskatuta bisitatu daiteke. Harremanetarako tel.: 645 70 62 12.

 KRESALA Giovanni.JPG

 

Marinelen San Telmo Kofradia

Erribera Kalea, 20
Tel.: 943 14 33 96
E-posta: turismoa@zumaia.net

Arrainen benta aretoa ikusgai dago, hain zuzen ere etnografikoki balio handiko gela.
Bisita gidatuen bidez eta aurrez ordua eskatuta bisita daiteke.
Argibide gehiago turismo bulegoan.

Ordutegiari buruzko argibide gehiago turismo bulegoan.

 

San Pedro parrokia

Tel.: 943 14 33 96
Web orria: http://zumaia.net/turismoa/zer-ikusi/artea/san-pedro-parrokia

Urola ibaiaren bokaleko menditxo baten gainean azaltzen zaigu San Pedro eliza. Gotorleku itxura duen eraikuntza hau bi zatitan bana dezakegu: alde batetik, 34 metroko dorre ia karratua, eta, bestetik, kontrahormez zatitutako nabe luze errektangeluarra.

 

Parrokia Kirol Portutik - E. Arrieta.JPG

 

Ordutegia

astelehenetik ostiralera: 16:30-18:30; 19:30-20:30

larunbatetan: 10:30-13:00; 16:00-18:30; 19:30-20:30

igandeetan: 12:45-14:00.

 

Dokumentuaren akzioak