Etxebideko eskabide orriak
Aurrerantzean Zumaiako udalerrian babes ofizialeko etxebizitzak (alokairuan edo jabetzan) edo tasatuen sustapenetan, zozketa Etxebideko zerrendetan apuntatuta daudenen artean egingo da.
Hori dela eta interesatuei dei egiten zaizue Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena ematera etorkizunean udalak edota Eusko Jaurlaritzak bultzatutako babes ofizialeko etxebizitza sustapenetan parte hartzeko.
Horretarako eskabide orria betetzeko argibideak Web orri honetan dituzue eta zalantzarik izanez gero deitu Etxebideko telefono zenbakira (012) edo kontsultatu www.etxebide.info webgunea. Eskabide orria Zumaiako Udalean nahiz Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan entregatu dezakezue.
Dagoeneko Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman duzuenok ez duzue berriz eskabide orria bete beharrik.
Erregistroa etengabe dago irekia, epemugarik gabe. Beraz, alta emateko izen-emate prozedura orain edo beste edozein momentutan egin dezakezue. Momentuz Zumaiako Udalak ez du zozketarik egingo, lehenengo zozketa ez da 2011ko udaberria baino lehenago egingo.

