Lan-mundua eta merkataritza
Lan-mundua:
LANERA! programa dago martxan Urola Kosta Udal Elkartearen bitartez enpresetan euskara-planak diseinatu eta ezartzeko.
Argibide gehiagorako egin klik hemen.
Merkataritza:
Zumaian Euskaraz saldu katalogoa atera eta herriko establezimendu guztietan zabaldu du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Horren bidez doan jaso ahal izango dituzte hainbat produktu eta zerbitzu: kartel pertsonalizatuak, "irekita/itxita" plakak, ordainagiriak eta fakturak euskaraz... Ikusi katalogoa PDF formatuan.
Sektoreentzako ekimen berezituak ere lantzen ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak, esaterako, higiezinentzat bereziki prestatutako materiala. Ikusi hiztegia.
Inkesta
'Euskaraz kontsumitzen duzu?' inkesta.
Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak:
Zumaiako Udaleko Euskara Batzordeak diru-laguntzak emango ditu establezimenduetako errotulu berriak euskaraz jartzeko Diru-laguntzak 300 euro bitartekoak izango dira eta betiere kostuaren %40 ezin izango da gainditu. Diru-laguntza eskuratzeko beharrezkoa izango da euskaraz ondo idatzita egotea. Euskara hutsean idatzita dauden errotuluak besterik ez ditu lagunduko Udalak diruz, ele bietan daudenak ez dira izango diru-laguntza gai. Errotuluetan izena edo izen-abizenak bakarrik agertzen badira ere, ez da diru-laguntzarik emango. Jaitsi eskaera-orria.

