Hemen zaude: Hasiera Udala Sailak Euskara Literatura

Literatura

 

Julene Azpeitia ipuin lehiaketa:

Julene Azpeitia irakasle eta idazlea jaio zela 100 urte bete zirenean hainbat ospakizun egin ziren eta, besteak beste, ipuin lehiaketa bat abian jartzea erabaki zen. Kutxaren babesarekin antolatzen da lehiaketa, ipuin onenari 3.000 euro ematen zaizkio eta bigarrenari 1.500 euro. Era berean, zumaiarren arteko lan onenak 1.000 euro jasotzen ditu. 2010ean XXIII. aldira iritsiko da.

 

San Telmo literatur lehiaketa:

XXVI. aldira iritsi dira Zumaiako ikastetxeetako neska-mutilen artean banatzen diren sari hauek. Idatziz ipuinak, olerkiak eta bertsoak saritzen dira eta ahozko lehiaketa ere egiten da. Saritutako lan guztiak liburu batean biltzen dira gero. Hemen daukazu 2009an saria jaso dutenen zerrenda.

 

LIBURULIBRE ekimena:

Ekimen honen bidez, euskal literaturaren altxorra herritarren esku jarri eta jendea euskaraz irakurtzera animatu nahi dugu. Zumaiar guztion liburuak dira, eta herrian sakabanatuta aurkituko dituzu: anbulatorioan, tabernetan, kiroldegian, Forondan, okindegietan, KZ gunean, udaletxean... Eta batetik bestera, eskuz esku libre ibil daitezela nahi genuke.

 

Dokumentuaren akzioak