Zumaian Euskara Txanpan
Euskara biziberritzeko plana 2005ean hasi zen eta plan estregiko hori 2008an amaituko da. Planaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei aukera hori bermatzea, horretarako behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabaki eta bultzatuz. Hainbat esparru edo arlotan bultzatu nahi da euskara, horrekin euskararen transmisio, erabilera eta elikadura egokia lortzeko.
EUSKARA TXANPAN leloa da helburu hori laburbiltzen duena, denok batera arraun eginez, euskarari bultzada eta indar berezi bat ematea delako planaren helburua.
Planaren trainerua gidatzen lagunduko duen talde edo batzorde berezi bat badago, Aholku Batzordea izenekoa, herriko hainbat taldek eta norbanakok osatutakoa. Urtean 6 bat aldiz elkartzen da, planari jarraipena egiteko, eta honela osatuta dago:
- Herriko ikastetxeak: Herri eskola, Maria eta Jose eta Institutua
- Guraso elkarte bat: Herri Eskolakoa
- Kultur elkarteak: Erkibe, Baleike eta Bertso Eskola
- Kirol-taldeak: Pilota elkartea eta Pulpo
- Merkatari elkarteko ordezkari bat
- Euskararen inguruko taldeak: EHE, AEK eta Txinparta
- Norbanakoak
- Udalaren izenean: euskara-zinegotzia eta euskara-teknikaria

