Hemen zaude: Hasiera Udala Sailak Kirola XVII. Zumaiako Herri Lasterketa

XVII. Zumaiako Herri Lasterketa

IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN

 
Zumaiako XVII. Herri Lasterketa otsailaren 26an izango da. 16:00etan haurren lasterketa izango da; eta 17:00etan, berriz, helduena.

Izen emateko klikatu hemen. Proba egunean Itsas Kiroldegian egongo da izen emateko postua.

Laskerketaren datuak:

Ordua: 17:00
Mota: Atletismoa (10 KM)
Distantzia: 10.200 mt.
Izen-ematearen hasiera: 2011/01/14 (00:00)
Izen-ematearen amaiera: 2011/02/26
Probako kupoa: 700 Parte-hartzaileak
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 2002/12/31(e)ra artean jaiotakoak)

Prezioak

1- Proba egunaren aurretik izena emanez gero:

Txip hori dunak: 9 euro

Txip alokatu nahi duenak: 11 euro.

2- Egunean bertan izena ematen dutenek 12 eta 15 euro ordaindu beharko dute, hurrenez hurren.

3- Gaztetxoen mailetan parte hartu nahi dutenek, ez dute ordaindu beharko.

 

Zerbitzuak:

- Dutxak Itsas Kiroldegian izango dira.

- Arropa jasotzeko zerbitzua Itsas Kiroldegian izango da.

- Aurten, lehen aldiz, korrikalariek haurtzaindegi zerbitzua izango dute beraien haurrak uzteko. Horretarako, aurrez, turismo bulegoan jakinarazi beharko dute.

Planoa:

XVII. Herri Lasterketako planoa

 

Aurten, aldaketak izango dira ibilbidean.

Parte hartze arauak

Arauak ikusteko klikatu hemen.

Dokumentuaren akzioak