Zumaiako I. Flysch mendi lasterketa
ARAUDIA.
1.- DATA ETA LEKUA.
Zumaiako I. Flysch mendi lasterketa, 2009ko uztailaren 26an, goizeko 09:00etan izango da. Irteera Erribera Kalean izango da.
2.- IBILBIDEA.
Biotopo Flysch erreserba zeharkatzen da, 27 km.-ko ibilbidea duelarik. 822 m-ko. garaiera positiboa eta 214 m-ko gehiengo altuera ditu.
3.- MAILAK.
18 urtetik gorako atletek parte har dezakete. Mailak honako hauek dira:
Emakumezkoak: 18urtetik – 39 ra.
Beteranoak: Gizonezkoak: 45 urte eta gorakoak. Emakumezkoak: 40 urte eta gorakoak.
4.- IZEN-EMATEA.
Ez federatuak: 20 €.
Izena emateko epea: maiatzaren 18 tik – uztailaren 21era.www.zumaia.net; www.zumaiaflyschtrail.com interneteko web gunearen bitartez soilik egin daiteke.
Izena emateko egin klik hemen.
Beharrezkoa da diru-sarreraren oharpen agirian parte-hartzailearen izen-abizenak agertzea.
5.- SEGURTASUNA.
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. DYA ren laguntza izango dugu.
Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azzterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.
6.- SEINALEZTAPENA.
Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.
7.- KONTROLAK.
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.
8.- HORNIDURA.
Helmugakoaz gain, 5 horniketa puntu atonduko dira. Postu hauetan freskagarriak eta produktu energetikoak eskainiko zaizkie partehartazaileei.
9.- SAILKAPENA.
EMFen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.
10.- SARIAK.
Gizonezko / Emakumezko nagusiak.
1.- Txapela, 300 € eta garaikurra.
2.- 200 € eta garaikurra.
3.- 100 € eta garaikurra.
Gizonezko / Emakumezko nagusiak-Zumaiarrak.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Gizonezko / Emakumezko Beteranoak.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
Gizonezko / Emakumezko Beteranoak - Zumaiarrak.
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.
11.- DORTSALEN BANAKETA.
Dortsalak itsaskirodegiko ludotekan banatuko dira. Bezperan 17:00etatik – 21:00etara. Egun bertan: 7:00etatik – 08:30era.
12.- INGURUGIROA.
Lasterketa, Zumaia-Deba biotopo babestu parajeetako zati handi batetik igarotzen da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Helburu horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.
13.- ZAINDEGIA ETA DUTXAK.
Itsaskiroldegian – helmugatik 200 metrora - zaindegi eta dutxen zerbitzua egongo da.
14.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA.
Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.
15.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN.
Partehartzaileek betekizun izango dute istsripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.
16.- ERANTZUKIZUNA.
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zindegi-zerbitzu bat izango baita helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
17.- PARTAIDEN KOPURUA.
Gehienezko kopurua: 400.
18.- ARAUDIAREN ONARPENA.
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMFen araudia kontuan izanda ikusiko da.
ARGIBIDEAK
TLF: 943143396 / 629503369.
www.zumaia.net; www.zumaiaflyschtrail.com

