Kultur Etxea
Alondegia Kultur Etxea
Erribera kalea, 23
Telefonoa: 943 86 10 56
Helbide elektronikoa: kultura@zumaiakoudala.net
Foronda Jauregia
Odieta kalea, 2
Bulego ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 15:00ak arte.
Azpiegiturak:
Foronda Kultur Etxean erabilera publikoa duten zenbait areto daude; besteak beste:
- 60 lagunentzako ikus-entzunezko aretoa.
- Bilera gelak.
- Herriko kultur eta aisialdiko talde eta elkarteek dohain erabili ditzaketen lokalak (betiere, irabazi asmorik gabekoak badira).
Irabazi asmoa duten entitateek udal ordenantzetan araututako prezioa ordaindu beharko dute.
Zerbitzuak:
Argazki laborategia
Zuri-beltzezko argazkiak errebelatu eta positibatzeko ekipamendua du. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez itxita. Argazki laborategian jarduteko Kultur Etxeko bazkide izan behar da, eta txanda eskatu behar da.
Internet zerbitzua
Internet zerbitzua erabili ahal izateko 14 urte izan behar dira.
Ordua aldez aurretik eska daiteke 943862730 telefonora deituta.
Gehienezko erabilera: egunean ordu bat, astean 3 ordu eta hilean 12. Aurrez ezin da ordu bat baino gehiago eskatu, baina denbora hori bete ondoren erabiltzaileak jarraitzea izango du, gainerakoei aukerarik kentzen ez dien bitartean.
Inprimatutako orri bakoitzak txuri beltzean 0.08 euroko salneurria izango du eta koloretan 0.15 euro.
Ordenagailuak Internet sarean ibiltzea ez den beste zerbaiterako erabili nahi izanez gero, liburutegiko arduradunari eskatu beharko zaio baimena.
Erabiltzaileak izango du sarean dagoen bitartean ikus, entzun edo irakur dezakeenaren ardura.
Artxibo historikoa
Artxibo Historikoa Foronda Kultur Etxean dago. 1292. urtetik 1960. urterainoko dokumentuak daude jasota.
Artxiboan dagoen zaharrena "Privilegio Rodado de Rey Don Sancho IV de Castilla" izenekoa da. Agiri hori Orreagako komentuari eman zitzaion, eta bertan, Zumaiako Santa Maria monasterioaren jabetza ematen da.
Kontsultak Liburutegian, astelehenetik-ostiralera egin daitezke, goizez, 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943862730 telefonora.
Argazki artxibo osoa www.euskomedia.org helbidean dago ikusgai.
Erakusketa aretoak
Foronda eta Oxford dira erakusketak egiteko eskuragarri dauden aretoak.


