Hemen zaude: Hasiera Zumaian bizi Kultur Etxea Musika Eskola

Musika Eskola

Txori Txiki Musika Eskola

Torreberri eraikina

Telefonoa: 943 861183

 

09/10 ikasturtea:

 

Aurtengo ikasturtean eskainiko diren ikasgaiak honakoak izango dira: musika tailerra, musika mintzaira, musika mintzaira helduentzat, musikoterapia, ahots teknika, euskal dantzak, informatika musikala, konboa, armonia, pianoa, akordeoia, trikitixa, panderoa, txistua, kitarra, baxua, perkusioa, bateria, biolina, flauta, saxofoia, klarinetea, tronpa eta tronpeta, tronboia, oboea, bonbardinoa eta tuba.

Urtean zehar ekitaldi desberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei, esate baterako Xexili astea, inauteriak, entzunaldiak, beste herritareko musika eskolekin elkartrukeak, jaialdiak, lehiaketak, etab.

Musika tailerraren bidez, 4 urtetatik musikarekiko jakin-mina piztu, sustatu eta garatzen dugu, jolas, dantza etabarren bidez. 6 urterekin, urte osoan zehar, instrumentuen rotazioak egiten ditugu, umeak instrumentuarekin harreman zuzena izan eta atsegin duena aukera dezan. Musika mintzairarekin batera instrumentu eta euskal dantzak ikasten hasteko aukera eskaintzen da. Maila hartzen doazen heinean, talde desberdinetan jo dezakete (klasikoa, pop, rock, trikitixa, talde instrumentala...). Garapen maila handitzearekin batera, harmonia, informatika musikala, konboa... hautatu ditzakete.

Musika Eskolaren helburu garrantzitsu bat edozein adinetako pertsonei musika irakastea da. Horregatik, helduentzako edo hirugarren adinekontzat ordutegi zabala eskaintzeko aukera izango da.

 

Kuotak:

 

09/10 kurtsoa
Prezioa
Kurtsoko matrikula
37 euro
Instrumentuen alokairua, hiruhilebetero
 19 euro
Gehigarri bakoitzeko
 6 euro

 

Hileko kuotak
Prezioa
Haurren musika tailerra
 24 euro
Musika Mintzaira
 24 euro
Panderoa
 23 euro
Euskal dantza
 10 euro
Instrumentuak II maila
 27 euro
Instrumentuak III maila
 41 euro
Harmonia
 43 euro
Informatika musikala
 50 euro

 

 

Dokumentuaren akzioak