Hemen zaude: Hasiera ZumaiaZU

ZumaiaZU

 

Diseinu eta eduki berriekin estreinatu du Udalak zumaia.net berria. Herritarrengana zuzentzeko bidea izango da atari berria. Baina alderantzizko norabidea ere landu nahi du Udalak, herritarrek hitza jasotzea, alegia. Zumaia Zu atal hau ere izpiritu horretatik abiatu da. Izenburuak berak ere horixe azpimarratzen du: Zumaia Zu; Zumaia zu zarelako.Webgunearen portada

 

Lau azpisail ditu ZumaiaZu atalak. Batetik, herritarrek dituzten iradokizun, kexa zein iritziak Udalari jakinarazteko aukera izango dute Kexa eta Iradokizunen atalean. Ildo beretik, Udalak herriguneko lau eremutan eta auzoetan jarrita dituen buzoietako ekarpenak ere zintzilikatuko dira sail honetan. Bestetik, Zumaia Zu udal aldizkaria PDF formatuan kontsultatu ahal izango dute herritarrek izen bereko atalean.

 

Hirugarrenik, Zumaiako argazki zaharrak kontsultatzeko aukera eskaintzen da Fototeka atalean eta horri lotuta, herritarrei etxean dituen argazki zaharrak ere Udala osatzen ari den argazki artxibo historikora gehitu nahi badituzte, horretara azalpenak eskainiko zaizkie. Azkenik, elkarrizketak egingo zaizkie noizean behin, Udaleko ordezkari, teknikari zein kide desberdinei. Baina elkarrizketak herritarrek egingo dizkiete elkarrizketa digitalaren bitartez.

 

 

Dokumentuaren akzioak