Hemen zaude: Hasiera ZumaiaZU Elkarrizketa digitalak Cristina Forcada

Cristina Forcada

Erantzundako galderak

1. Imanol zulaika
2010/06/11 09:25
Egun on Cristina. Nahiz eta alkatetzarako bozka Iñaki Agirrezabalagari eman zenioten, zergatik ez zenuten osatu gobernua beraiekin? Mila esker.

Kaixo Imanol

Alkate aldaketaren alde bozkatu genuen eta gobernuan sartuko ginatekeen "konzentrazio gobernua" izango balitz. Formula honek, lanean jarriko gintuen alderdi politiko guztiak Zumaiaren alde eta behartuko ziguten guztioi onena ematen. 

AIO!!  

2. Nerea Aizpuru
2010/06/11 10:03
Kaixo Cristina, ze balorazio egiten dezu udaleko oposizioak egiten duen kritikaren inguruan? Udaalak arazo ekonomiko larriak dituela esaten dutenean eta proposamen berri bat presentatzeko esaten dutenaz?

kaixo Nerea

Gu ere oposizioan gaude, pentsatzen dugu EAJ, PSE eta "adskribatu gabeko zinegotziataz" ari zarela. Kritika eta iritzi guztiak egiteko eskubide osoa dute.

Ogasun txosten teknikoaren zain gaude. Lan honen emaitzak jakiterakoan Udalaren benetako egoera jakingo dugu, eta orduan egiten diren kritikak arrazoizkoak diren ala ez ikusiko dugu. 

Ez dugu ulertzen zergatik alderdi hauek ez duten aurkeztu aurrekontu alternatibo bat. Aurrekontu osoaren kontra egin dute emendakinik aurkeztu gabe. Guzti hau egungo gobernuari trabak jartzeko egin badute, ganoragabekeri izugarri handia dela iruditzen zaigu. Akordio batera iritsi behar garela  usten dugu aurrekontuak onartuak izateko, agian ez bere osotasunen baina bai garrantzitsuenak diren gaietan.

Begirunez 

Cris