Hemen zaude: Hasiera ZumaiaZU Elkarrizketa digitalak Maria Eugenia Arrizabalaga

Maria Eugenia Arrizabalaga

Erantzundako galderak

1. Josu Lizarralde
2010/05/26 09:46
Egunon Maria Eugenia, arau subsidiariuak berritzearako garaian zer defentauko dezute zuen alderditik?

Aupa Josu!, egunon. Zurea ez da galdera erraza... Aitortzen dizut oraindik gure ustez Arauak aldatzeko beharra oso urruti dagoela. Indarrean dauden Arauetatik hainbat eremu garatu gabe daude. Beraz, zertarako lur berria ordenatu? Guretzat, edonola ere, lur-publikoa eta etxebizitza publiko gehiago egiteak justifikatuko luke, akaso, Plan Orokor berri bat. Baina oso urrun dagoela iruditzen zaidala diodanean, arrazoi bat oinarrian: oraindik orain hor dago Puntanuetako bigarren fasea, jatorriz 250 etxe babestu egiteko, esponjamenduaren aplikazioarekin, 280?. Lurra udalaren jabego da aspaldidanik. Baina non daude etxeak? Guzti horri irtenbidea eman aurretik, zertarako hasi arauen aldaketarekin? (Ez baldin badago behintzat ezagutzen ez dudan legezko betebeharren bat)

2. Maite Eizmendi
2010/05/26 09:49
Kaixo. Zergaitik ez zenuten aurkeztu aurrekontuen zuen proposamena? eta zegoenari aurka bota zenioten?

Kaixo Maite, zer moduz?

Zergatik aurkako botoa eman gobernuak aurkeztutako aurrekontuari? Egia esan, arrazoiak ugariak izan ziren. Azken bolada honetan eztabaida politiko orokorrean pil-pilean dabiltzan arrazoiak, ZP-ren politika dela eta dela, Dekretu famatu horren inguruan harrotutako debatean... azaltzen ari diren arrazoiak, aladaerak aldaera, Zumaiako udalak daraman politika ekonomikora trasladatu daitezke.

Alegia, 2008, 2009 aurrekontuek eta 2010erako aurkeztu ziguten eta atzera bota zen proiektuak ez dute ekonomia onaren printzipioarekin kunplitzen.

Gastu eta sarreren desoreka geroz eta handiagoa planteatzen dute, aurrezki negatiboaz eta kredituetaz baliatuz kontuak kuadratzeko. Eta oso xume adierazita, gutako edozeinen etxean gertatzen den bezala, gastuak sarrerak baino handiagoak badira, itsulapikoan gordeta daukagunak aguantatzen duen bitartean aguantatuko dugu geuk ere. Baina ez minutu bat gehiago. Eta hori da funtsean, ezezkoaren arrazoia.

Egia da, Agirrezabalaga alkateak esaten duen bezala Zumaiako udala beste asko baino hobeto dagoela, oraindik orain. Baina hori horrela izatearen arrazoia, gure ikuspegiko, 2007an itsulapikoan diru asko topatu zutela izan da, ordurarte (Zenarruzabeitiarekin Jaurlaritzan gertatu zen bezala) politika ekonomiko zuhurra egin genuelako. Horrekin ez det esan nahi ditu hori kajoiren batetan gordeta zegoenik, inbertsioak egiteko zela baizik. 2007ko likidazioan, ia 8 miloe euro geratu zitzaizkien. 2009koan berriz, 3 besterik ez daude. 2010ekoa ixten dutenean, progresio berdina mantenduz, eta egoera ekonomiko orokorra kontutan hartuz... zenbat geratuko ote? Akaso zenbaki negatiboa.

Gainera, gastu arrunta kontsolidatu egiten da. Ez da edozein momentutan beharraren arabera murriztu daitekeen zerbait. Horregatik, oso ulertzeko arrazoi erraza da, inoiz ezin da gastu ohikoak diren sarrerak baino gehiago gehitu. Alderantziz egitea (egungo politika) "dagoenean bon-bon, eta ez dagoen, egon" egitea da.

Horra hor ezezkoaren arrazoi nagusia. Indikadore guztiek gorriz jotzen dute.

Horretaz aparte, ez genituen sinestu Zumaia Lantzen udal elkartearen sarrera aurreikuspenak (nahiago genuke oker egotea), hirigintz etekinak (baleude) ez ziren lur-publikorako gordetzen, aldiz, gastuaren zuloa txikitzeko (legez kontrakoa), inbertsioa maila jeitsi, eta abar luze bat.

Ahaztu aurretik, gauza bat argitu nahiko nuke: nondik lortzen dituzte zuloak tapatzeko remanenteak?, hasieratik zegoen piloa murrizten joatetik (aipatu 2007koa), nagusiki aurreikusita dauden inbertsioen ejekuzio maila oso eskasa izatetik. Bere hortan, nahiko arrazoi oposiziotik salatzeko.

Eta zergatik guk ez dugun aurrekontu alternatibo bat aurkeztu? Guk lau zinegotzi ditugu, oposizioan gaudenetako talde bat gara. Aurrekontua aurkeztea, printzipioz, gobernuari dagokio, ez guri.

3. Ales Carrasco
2010/05/26 09:58
Llevo tiempo queriendo comprar una casa de protección, antes parecía que se hacían muchas en Zumaia, pero desde que estoy interesado, no oigo nada sobre vpos, ¿por qué el ayuntamiento no hace nada ahora?, me consta que sigue habiendo mucha gente que está esperando a las vpo y no me vale la excusa de que ahora los pisos están más baratos porque siguen estando por las nubes.

Sí, comparto tu apreciación, Ales, de que también ahora, a lo mejor, ahora más que  nunca, se necesitan VPOs. ¿Por qué no se hacen? Bueno, a ver..., esa pregunta se la haría yo al alcalde. Y al concejal de urbanismo. Nuestra visión de las cosas es que estando el PNV en la alcaldía durante muchos años se hizo una política de vivienda pública que en muy pocos sitios se ha hecho. Era, de verdad, efectiva, en el sentido de que se pusieron en el mercado más de 350 viviendas públicas, entre VPOs y tasadas por el ayuntamiento. Esa política durante muchos años tuvo el consenso de todas las fuerzas políticas municipales, hasta que en un momento dado se convirtió en piedra angular de oposición. Bien, el actual gobierno, de alguna manera ha ido desmontando la política municipal de vivienda durante estos últimos años, pero, a los resultados me remito, no ha sustituido la fórmula por otra igual de efectiva. El caso es que las últimas vpo-s adjudicadas lo fueron en 2008 y provenían de promociones privadas conveniadas con anterioridad. Llevamos tres años de retraso, hasta ahora, con Puntanueta II. Se ha conveniado ceder la mitad del suelo al Gobierno de López para que esa parte la constuya el Departamento de Vivienda, pero el Gobierno tiene sus tiempos, tiene sus prioridades, tiene sus presupuestos. Y no sabría decirte cuando le tocará el turno a Zumaia.

Por otra parte, la otra mitad de Puntanueta sigue siendo del Ayuntamiento, pero claro, hace falta dinero para acometer la promoción, o fórmulas alternativas, o... voluntad política, o yo qué sé. En nuestros tiempos se hacían mediante cooperativas, pero eso no parece gustarles a los actuales responsables, pero lo contrario, implica hacer la promoción de forma directa, y para eso hace falta dinero o créditos, y no está el horno pa'bollos, y menos la situación de la sociedad municipal a la q el Ayto ha tenido q prestar dinero hace tres meses,... En fin, espero que de una manera u otra, se acaben haciendo, porque es lo que mucha gente espera.

4. mikel Antia
2010/05/26 10:00
Gaztea naiz eta etxe bat erosi nahi det, baina Zumaian oso zaila da. Noiz egin behar ditu udalak VPOko etxeak alokatzeko?

Kaixo, Mikel, egunon,

Ba, egia esan, ez dakit noiz izango diren VPOko etxeak alogeran Zumaian. Orain hilabete batzuk Udalak hitzarmen bat onartu du Eusko Jaurlaritzarekin Puntanuetako udal-lurretan etxe babestuak egin ditzan Arriolaren departamentuak, horien artean batzuk alogerazkoak. Zalantzarik gabe, alogerazko etxeak egitekotan, Jaurlaritzak egin beharko ditu, oso garestiak izanik egiteko (edozein etxe bezala), egindako inbertsioak ez daukalako egiten duenarentzat diru itzulketarik. Udal gobernuak hitzarmen hau proposatu zuenean, "epe motzera" edo egingo zirenaren inpresioa eman nahi izan zuen. Edo behintzat, guri hala iruditu zitzaigun, baina Jaurlaritzari egin diogun galdera baten idatzizko erantzunak ez du tankera hori ematen. Kontua da Jaurlaritzak eskaera asko dituela, bazter guztietakoak, eta zerrenda luze horretan, non ote dago kokatuta Zumaia? Eta eskera guztiei aurre egiteko diru gutxiegi seguruenik...

Lehenbaitlehen egingo direla espero dugula esatea besterik ezin esan.

Gure politika, gu udal gobernuan geundenean egiten genuena ez zen Jaurlaritzaren zain egoteagatik pasatzen, udalak berak sustatzeagatik baizik. Baina..., hiru urte eta gero ikusi dugunaren arabera, oraingo udal gobernuaren politika nonbait beste bat da.

 

5. Ines Zaldibar
2010/05/26 10:15
Kaixo Mª Eugenia: Zer gertatzen ari da frontoiarekin?

Kaixo Ines,

gauza asko eta ezer ez, zoritxarrez.

Ardantzabideko etxeen truke (sinple esateko era bat da), horko jabeek, beste gauza batzuren artean, frontoia egin behar zuten, Victoriano Arrate kalean. Hitzarmen bat sinatu zen zentzu horretan, eta Arauen barruan txertatu (2002 urtea edo?, dagoeneko ahastu egiten zaizkit gauzak)

Etxeak eraikitzen hasi zirenean berriz, 2007an, alarmak ere pizten hasi ziren. Izan ere, hitzarmen hartan jarritakoaren arabera, frontoiak BUKATUTA behar zuen egon aurreneko etxeko okupazio baimenak eman eta 6 hilabetetara. Zer esan nahi zuen horrek? etxeak eraikitzearekin batera eraiki behar zela frontoia ere, bestela ez baitzegoen hitzarmeneko baldintza betetzerik, pendizak egonkortu behar baitziren.

Egia da sahiesbidea egituratu artean ezin zela frontoiarekin hasi (dena parean aplikatu zen). Baina sahiesbidea aspaldi inauguratu zen.

Total, bi urte luze pasa zirela udal arduradunek inolako neurririk hartu gabe frontoiaren betebeharra gauzatu zedin. Guk, oposiziotik, abisua pasatzen genuen, baina...

Azkenean, errua, gurea. Ezinezko baldintza omen zen. Hitzarmena gaizki egina omen zegoen; krisi inmobiliarioa zela etzela, promotoreak ezin omen zuen frontoia eraiki...

Guk ez dugu esplikazio hori onartzen: zailtasunak zailtasun, ez dugu uste udalak nahiko ardurarekin jokatu duenik.

Bestalde, promotoreak bere betebehar horretatik libratzeko "plan b" bat jarri zuen abian: Ardantzabideko eremu eraikigarri bat Udalaren eskuetan utzi. Beno, frontoia ez egitekotan, gaitzerdi, pentsatu genuen guk. Behintzat balorazioak ondo eginak baldin bazeuden, pareko balioa eduki beharko zukeen. (Gero hor inpuestuen kalkuluarekin gure zalantzak baditugu, baina hori beste pelikula bat da).

Gauza da orain udalak sustatu behar duela eremu hori eta hortik eginiko etxeekin ordaindu frontoia.

Baina:

1.- Zergatik ez du Udalak bere tresna den ZL erabiltzen horretarako, lortu daitezkeen plusbaliak guztiz publikoak eta frontoiarentzakoak izan daitezen?

2.- Zein formula erabiliko du, hortik diru etekina ateratzeko? Hirugarrengo promotore bati lehiaketan saltzea?

3.- Zergatik interesatuko zaio hirugarrengo horri hasierakoari interesatu etzaiona? Ba... erantzun bakarra eduki dezake galdera horrek: frontoiaren prezioa ez delako hasieran aurreikusitakoa izango, beste bat, txikiagoa baizik.

4.- Orain udalak erabaki duenez, lur horretan etxe tasatuak egingo omen. Tasatuak egitea ondo, baina tasatuekin frontoia finantzatu? Hasieran ia 5 miloetako proiektua izan behar zuen hura, zertan geratuko ote?

5.- Badakigu frontoiaren "proiektua" egokitzeko saiakeran dabiltzala. "Egokitu" merketu da.

Beraz, akaso, egunen batean egingo da frontoia, baina nekez izango da aurreikusita zegoen hura.

 

6. Xabier Aizpuru
2010/05/26 10:17
Kaixo Maria Eugenia, Azken aldian kontu ugari entzuten ari gara frontoiaren inguan. Zertan da proiektua? Ba al doa aurrera? Mil esker!

Aupa Xabier, egunon zuri ere.

Begira, oraintxe erantzun diot galdera berdina aurrekoari, beraz, hari emandako erantzunera bideratzen zaitut.

Laburrean, ez det ikusten "aurrera" doanik, baina oker banago, hobe denontzat.

Egun ona izan dezazula.

 

7. Ane Otaegi
2010/05/26 10:29
¿Es verdad que van a poner autobús urbano en Zumaia?

Kaixo Ane, egunon.

Pues parece, por lo que yo sé, que esa es la intención del gobierno municipal.

El tema ha sido comentado en comisión. Digo "comentado" y no "tratado" porque, a mi modo de ver, no se ha expuesto la información necesaria para defender la idea. No se ha hecho, hasta ahora, una estimación de costos detallada, no se han presentado estudios de viabilidad, ni previsiones de usuarios, ni de ingresos previstos por billetes, ni... nada.

Sólo nos han propuesto elevar a pleno un dictamen para que el Pleno decida sobre la forma de gestión del servicio, proponiendo una gestíón indirecta (eso que antes les gustaba llamar "subcontratación" y que les parecía a los mismos que ahora hacen la propuesta, el colmo de la política regresiva)

Desde luego, para nosotros, el problema no es la fórmula de gestión. Que de ser algo, debería ser una gestión indirecta.

El problema es otro, mucho más prosaico, más cutre, si se quiere: la viabilidad de un servicio de autobus urbano desde el aspecto económico.

Yo personalmente, no conozco un pueblo con el número de habitantes que tiene Zumaia que se haya permitido el lujo de disponer de un servicio de urbanos. Ni siquiera en los buenos tiempos en los que las liquidaciones de ingresos eran muy positivas. ¿Ahora?, ¿cuando no se puede aguantar el gasto con el ingreso disponible?

No voy a negar que sería estupendo tener un urbano. Pero primero, hay que pensarlo muy bien y hacer una estimación real de lo que supone, no "a poco más o menos y luego ya veremos" (que es lo que tiende a hacer este ayuntamiento), luego habría que trabajar bastante más si se pueden lograr ayudas de otras instituciones (que sepamos, no se ha hecho nada de eso), y hay que ser conscientes de que sólo se debe poner en marcha servicios que sean mantenibles en el tiempo, porque lo contrario es hacerse trampas en el solitario.

Eskerrik asko zure galderagatik, Ane. Egun ona izan.