Lan-saioen inguruko informazioa
Lehenengo lan-saioa: azaroaren 16an
ZUMAIA LANTZEN SOZIETATEA ETA FRONTOIAREN PROIEKTUA
Udaleko jardunean bi gaik garrantzia handia dute: Zumaia Lantzen sozietatea eta frontoiaren proiektua. Hori dela-eta, bilera honetan horiei buruzko informazioa emango dute udal-ordezkariek eta, ondoren, herritarren iritziak bilduko dira.
Bigarren lan-saioa: azaroaren 23an
DATUAK EMAN ETA IRITZIAK, KEZKAK... JASO
Bi atal izango ditu: batetik, hainbat datu emango dituzte udal-ordezkariek proiektu eta arlo ezberdinen inguruan, herritarrek ahalik eta informazio gehien izan dezaten; bestetik, herritarren iritziak, kezkak eta proposamenak jasoko dira.
Hirugarren lan-saioa: azaroaren 30ean
PROPOSAMENAK EGIN ETA LEHENTASUNAK MARKATU
Herritarrei aurreko bileran zehaztutako irizpideei jarraituta, proposamenak egin ahal izango dizkigute. Landutako proposamenen artean, herritarrentzat ezinbestekoak direnak adostuko dira, bukatzeko.
Bilera guztiak 18:30ean egingo dira
Lekua: Udaletxeko pleno aretoan
Informazio gehiago 943 86 50 25 telefonoan

